top of page

GOGORREGI 2015 ABESTIA

HISTORIA:

 Gogorregi 2015 abestia 2015 urtean sortu zan.

 Abesti hau konpartseroek eratu eben  ahotsa, koroa, nahasketak egiteko mahaia... erabiliz. Konpartsero guztien borondatea elkartu eta proiektua aurrera eraman zan.

 Gogorregiri erritmoa jartzeko intentzioz sortu zan, aurreko kanta aldatzeko eta erritmo biziago bat emateko.

  Gainera, gaur egun, txosnan bertan entzugai izaten da.

LETRA:

Jendez gainezka dago Baroja plaza
aurten be heldu jaku Aste Nagusia
Gogortxuk urten dau Marijaia bila
'ta aste osoan ez da bueltako etxera

 

Bilboko anbientea hasi da berotan

kolore urdin arrosa daru bihotzean
anima zaitez gugaz kantatzera

Jaietan jai, Goizetik gauera!

 

GOGORREGI, GOIZETIK GAUERA!

GOGORREGI, JAIETAN JAI!

ESANAHAIA:

  Identifikatzen gaituen letra bategaz, jaiei erritmo alai eta bizia jartzea dauka abesti honek helburu.

  Marijaia eta Bilboko Aste Nagusia aipatzeaz aparte, kolore urdin-arrosak sentitzeaz hitz egiten dau, baita "Jaietan jai" leloa aipatu ere.

  Honetaz aparte, abesti honek "goizetik gauera" leloa aipatzen dau, Gogorregi goiz zein gauez erritmoz beteta dagoalako.

  Azkenik, abesti honek letra erraza dauka: baten entzunda edonork abestu ahal dau!

Abestia entzuteko klikatu egizu azpian dagoan "play" botoia:

Gogorregi 2015 - Gogorregi Konpartsa
00:00
bottom of page