top of page

GOGORREGI ABESTIA

"Galtzerdi urdin-arrosak dekotaz!"

HISTORIA:

 Gogorregi abestia, "Galtzerdi urdin-arrosak dekotaz" izenpean ezagutua, 2008 urtean sortu zan.

 Abesti hau konpartseroek eratu eben 100%ean: bateria, gitarrak, ahotsa, koroa, nahasketak egiteko mahaia, trikitixa... Konpartsero guztien borondatea elkartu eta proiektua aurrera eraman zan.

 Gogorregiri erritmoa jartzeko intentzioz sortu zan eta gaur egun txosnan bertan entzugai izaten da.

LETRA:

Jendez gainezka dago arenalie
aurten be heldu jaku aste nagusie
Marijaia hor deku gorriz jantzite
aste osoan ez dau lo egingo be
Bilboko anbientea hasi da berotan
kolore urdin arrosa daru bihotzean
anima zaitez gugaz kantatzera:


JAIETAN JAI
GOIZETIK GAUERA


GOGORREGI
txup txup ( x 5)

ESANAHAIA:

  Identifikatzen gaituen letra bategaz, jaiei erritmo alai eta bizia jartzea dauka abesti honek helburu.

  Marijaia eta Bilboko Aste Nagusia aipatzeaz aparte, kolore urdin-arrosak sentitzeaz hitz egiten dau, baita "Jaietan jai" leloa aipatu ere.

  Honetaz aparte, abesti honek "goizetik gauera" leloa aipatzen dau, Gogorregi goiz zein gauez erritmoz beteta dagoalako.

  Azkenik, abesti honek letra erraza daukala esan beharra dago, baten entzunda eta bigarrenean edonork abestu ahal izateko modukoa!

Abestia entzuteko klikatu egizu azpian dagoan "play" botoia:

Gogorregi - Gogorregi Konpartsa
00:00
bottom of page